OPEN ALTITOY-TERNUA
Pirinioetako frogarik alpino eta herrikoiena
Altitoy 2013ko 6. edizioa, otsailaren 2 eta 3an ospatuko da. Aurten ere ibilbide berriak eta ibilaldi teknikoak prestatu dizkizuegu, aireko ertz eta korridore maldatsuz edertuak. Taldekide guztiok gogor ari gara lanean Altitoy froga Pirineotako mendiko eskiko erreferente nagusia izan dadin.
Aurten programatutako helmuga bat Pic de Midi de Bigorre astronomia-gunean izango da. Helduera Midi Pyrenees eskualdean dagoen inguru liluragarri honetan gauzatuko da. www.picdumidi.com
Ikusle eta kazetariek gailurrera iristeko bidea irekita izango dute. Helmuga hain ederra denez ikusle ugari inguratuko direla susmoa dugu.
2013. edizio honetan, A ibilbidea aurreko urteetan baino gogorragoa izango da. Larunbateko etapak 2500 m-ko + garaiera izango du eta igandekoak2000 m.
B ibilbidea ere gogorragoa izango da. Larunbat zein igandean 1500 m-ko garaiera izango du.
Bi ibilaldiak bikoteka egingo dira.
Aurtengo berrikuntzarik handiena, Open Altitoy lasterketa Grande Course-ren barnean egongo dela da, munduko mendiko eski lasterketa garrantzitsuenak biltzen dituen “challenge”a, alegia.
Izen-emateari dagokionez bi berrikuntza ditugu.
- A ibilbidean izena emateko, lehenik aurreizen-ematea egingo dugu. Epea amaitzerakoan, onartutakoak zeintzuk diren jakinaraziko ditugu behin betiko izen-ematea egin dezaten. Parte-hartzaileak aukeratzeko irizpidea, hasiera batean kirol-irizpidea izango da eta ondoren, geratuko diren lekuak zozketaren bidez banatuko dira.
- A ibilbidean izen-ematea gauzatu ahal izateko, aldez aurretik Grande Courseko txartela eskuratu behar da.
B ibilbideko izen-emateak aurreko urteetan egin ohi diren modukoak izango dira, A ibilbideko izen-emateak amaitu ostean.
Mesedez, adi egon aurreizen-emate eta izen-emate datei! Hauek IZEN-EMATE orrialdean topatuko dituzue.
Pays Toy-en itxarongo zaituztegu, Pirinioetako mendiko eskiaren paradisuan.
Laster arte.